Izen zientifikoa : Halichoerus grypus
Familia : Phocidae
Presentzia geografikoa :
Itsas txakur kolonia handiak Ingalaterra, Eskozia eta Irlandan kokatuak dira. Frantzian, itsas txakur gris bi kolonia ttipi badaude Bretainian, Molène-Ouessant eta Zazpi-Uharteetan. Gure artatze zentroak aurkitu itsas txakur hondeatuak kolonia hauetatik datoz.
Itsas txakurrak Miarritzeko Akuarioan
1933an Akuarioa sortu denetik, itsas txakur grisak aterbetzen ditu.
Gure pentsionerak
– Okéra, Titounette, Sylvestrine eta Charlie (arroko arra bakarra) euskal eta landesetako Itsasbazterretan hondeaturik aurkituak izan dira, 1 eta 2 hilabete arteko adinean.
– Noëlla (2009ko abenduaren 25ean) Miarritzeko Akuarioan sortu dira, Charlie eta Okéraren arteko estalduraren ondorioz.
Elikadura
Itsas txakurrek usaian arrainak jaten dituzte. Itsas txakur bakoitzak 4 kg inguru berdel jaten du apairuak.
Itxura
Ilelarrua urtean bi aldiz aldatzen dute.
Jarduerak
Ur azpian, igerika aritzen edo lo egiten ikus ditzakezue dekoratuaren zokoetan, batzutan oso harrigarriak diren jarrera batzuk harturik.
Itsas txakur eta itsas lehoien arteko desberdintasunak
Bi ezaugarri nagusiren bidez desberdintzen dira itsas txakurrak itsas lehoiengandik :
– Itsas txakurrek ez dute belar hegalik, entzunbidearen irekidura bat baizik ez dute.
– Ezin dituzte haien gibeleko zangoak plegatzen ahal, orduan herrestaka ibiltzen dira, itsas lehoiak ez bezala, hauek jauziak egiten baitituzte.
Gure itsas txakurrak ez dira heziak, baina ariketa batzuk egitera trebarazten ditugu medikuntza helburu batekin, soinketak eta artatzaileak eta abereen arteko harremana erraztuz.
Espeziearen biziraupena
11 hilabeteko ernaldiaren ondotik, amek negu garaian erditzen dute, eta ondotik haien kume bakarrari titia 21 egunez ematen diote bortizki utzi aitzin. Gazte anitz hiltzen da orduan, ez baitira sekulan bakarrik elikatzen. Besteak korronteek eramaten dituzte atlantikar kostetan gaindi.
Pisua
Itsas txakur grisek 15 kg-ko pisua dute sortzean, 50 kg-koa titia kentzean (3 aste berantago), eta 10 eta 15 kg artekoa baizik ez hondartzetan aurkitzen ditugularik. Urte guziz Miarritzeko Akuarioak 2 edo 3 itsas txakur aurkitzen ditu eta, ondotik, artatzen, gizenarazten ditu gero eraztuna ezartzeko eta Brest-en inguruan berriz askatzeko. Operazio hau, Natura Ondarearen Behatokiaren programaren baitan sartzen da.