Miarritzeko Akuarioaren 80 urteak

Miarritzeko Akuarioaren 80 urteak

 

Akuarioak 80 urte ospatzen ditu alta ez du zimurdura bat hartu.

 

XIX. mendearen bukaeran, Folin markesak, Baionako portuaren kapitaina, ozeanografia aipatzen duen lehenengo establezimendu frantsesa eraiki nahi du.

 

1933ko agorrilaren 10an, Miarritzeko Akuarioak, publikoari bere ateak idekitzen ditu, Ama Birgina arrokaren aintzinean.

Urtez urte, Akuarioak berriztatzen jakin du.

Besteak beste, zetazeoen galeria aipatzen ahal dugu 1966an inauguratua, baita ere akuarioen berrikuntza eta museografiaren aldakuntza 1992.

 

2008… Miarritzeko herriko etxeak Akuarioak haunditu nahi du. 2 urteko obra haundiren ondoren, bisitariek Gulf Stream koronte ezaguna segituko dute, Bizkaiako golkotik, Karibetako itsasoraino eta Indo-Pazifikoaraino.

 

Zenografia modifikatu bat, azalera bikoiztu bat (3 500 m2-tik 7 000 m2-ra), akuario osagarriak eta haietan Frantziako uraskerik haundiena, arraia eta hogeita hamar bat marrazorekin, 11 m itsas aintzira bat…

 

80 urte ongi beteak izan dira… Baizik hastapena dela eta !

 

Antzeko argazkiak aurkituko dituzue Akuarioak parte historikoan !