Miarritzeko Akuarioa zabaldu da

Miarritzeko Akuarioa zabaldu da

 

Miarritzeko Akuarioa berritzen da…

 

Azalera bikoiztua (3 500 m2-tik 7 000 m2-ra), ibilbide berregina, engoitik europar akuario handien familiakoa da.

 

Bistan dena olagarro famatua, abakandoak, platuxak, txilibituak, Gaskoniako golkoko itsas trikuak, bale hezurdurak, arraia eta dortoken akuarioa…
Itsas txakurren terrazan, denbora har eta begira itzazue igeri egiten, jostatzen edo eguzkitan egoten…

Eszenografia sakonagoa

Akuarioak bidaiarako gomita luzatzen dizue Gulf Streamaren gaindi, Ipar Atlantikotik pasaraziz Karibetako ur bero eta arraintsuetara heltzeko. Hego Amerikako itzulia egizue ondotik Cap Horn igaroz eta ozeano Pazifikoan sar zaitezte zuen bidaia Indonesian bukatzeko. Bidai guzian gaindi, ohar zaitezte eremu bakoitzeko fauna eta landarediaren xarmaz. Segur liluratuak izanen zaretela !

 

Miarritzeko Akuarioak engoitik, arrain tropikalez edota marrazo mailua beldurgarriez beteak diren akuario panoramiko izugarri ederrak aurkezten dizkizue.

 

Arrain ganibetak edota klun arrain txistezaleen gisako espezie harrigarriak aterbetzen dituzte dekoratu arrokatsuan sartuak diren kristalezko burbuiletan, aldi berean estetikoa, garaikidea eta liluragarria den errendatu bat eskainiz.

 

Ibilbide nehoiz ikusi gabea, usaiaz kanpokoa eta lasaigarria gure planeta urdineko ozeano eta itsasoetan zehar.

 

Azalera bikoiztuz, ondoko hornikuntzak aurkituko dira Akuarioan :

 

– 25 akuario gehiago, hauen artean 2 arro handi (300 m3 eta 1 500 m3),
– 11 m luzerako karibetako itsas aintziran (120 m3),
– tailer pedagogiko eta multimedia bat eskoletako taldeentzat (100 m2),
– zonalde teknikoen birbatze bat (filtrazioa, berrogoialdi gelak…) espezieen kontserbaziorako (900 m2).