Itsasoa babestu

Miarritzeko Akuarioak ekiten du, ingurumena eta espezieak babesten ditu

Miarritzeko Akuarioa itsas espezieen babeserako engaiatzen da. Alabaina, Akuarioak politika biziki zorrotza jarraitzen du bere akuarioen populatzeari dagokionez : hazkuntza edo arrantza arrazoinkatu batetik datozen abereak ekartzeko gai diren sozietateekin lan egitea erabaki du.

 

CRISP (Coral Reef Initiatives for the Pacific) programako kide gisa, Akuarioak koralaren bioaniztasunaren zaintzaren alde lan egiten du.

 

Azken hamarkadetan, harkaitzen %25a suntsitua izan da eta gaineratikoa, orokorki aski andeatua izan da. Ingurune natural batean, larben %90 ez dute bizirik irauten. Ez genuen nahi beraz, gelditzen diren arrain helduen %10etik hartu nahi.

 

Koralei dagokienez, kopuru handia lortu ahal izan dugu, koraliar fatxada karibearrari esker famatua den Honduras herriarekin eraman partaidetzaren bitartez. Partaidetza honen arabera, espezieen zaintza eta garapen iraunkor programak plantan ezarriak dira.

Ikerketak

Miarritzeko Akuarioa zientzia taldeak, hondoratu itsas ugaztunei buruzko datuak bildu eta Arroxelako Itsas Ugaztunen Ikerketa Zentroari (CRMMR / AIUIZ) helarazten dizkio.

 

Akuarioaren jardueretan hauek sartzen dira ere :

 

– akuarioan aurkeztuak diren espezieen ugalketari buruzko ikerketa lanak, Frantzia edo Espainiako beste akuario batzuekin lankidetzan.