Baleen edertasunak xoraturik uzten gaitu. Beren kantuak musika berezi eta liluragarri baten gisara goxatzen dizkigu belarriak.
Baleen edertasunak xoraturik uzten gaitu. Beren kantuak musika berezi eta liluragarri baten gisara goxatzen dizkigu belarriak.
Biarritz Océan-ek eta Donostiako Eureka! Zientzia Museoak partaidetza bat sinatu dute.
10%-ko beherapen batez aprobetxatu 2.museoa bisitatuz !
Ozeanoaren Hiria edo/eta Miarritzeko Akuarioa lehenik bisitatzen baduzu…
Arpe baten gisara apaindua den akuario batek 2 dortoka hartzen ditu : dortoka berde bat eta egiazko kareta bat.
Erreboilo, mosaiko arraia, arrano-berrugetekin… partekatzen dute arroa.
Kolore urdinxkek itsas azpiko bidai liluragarri batera eramaten gaituzte !
2. mailara heltzean, zuen ezkerrean Paul Arné, beste behin-behineko erakusketa gela aurkituko duzue.
Xora zaitezte itsas txakurren arroa panoramikoki eta uraren azpitik begiratzean !
Itsas txakurrak jostatzen dira, igeri egiten dute, pasatzen eta berriz pasatzen dira…
Arroaren zolan lo egiten ikus ditzakezue ere !
Irringarria eta hunkigarria…
Benetako bilduma historikoak bertan aurkitzen baitira besteak beste maketak, bukatu den iragan bateko lekukotasun hunkigarri diren historiaz kargaturiko gauzaki bitxiak.
Nabigazio tresnak (oktanteak, sestanteak, proportzio konpasak…), atun, bakailao arrantza edota Euskal Herria eta batez ere Miarritzeren nortasun iraganaren osagaia den bale ehizari buruzko azalpenek dute gela hau osatzen.
1973an ireki eta 1992an aldatua izan den gela.
Dekoratuak ontzi baten barnekoa oroitarazten du, erakusleihoetan nabigazio tresnak bai eta itsas mapak aurkitzen dira.
Zetazeo hezurdura eta berrosaketek bale, orka eta izurde zaleak liluratuko dituzte.
Bale-bizarrak, izurdeen haegaltxoak, bale urdin baten burezur bat, bai eta masailezur harrigarriak mirets itzazue !
1. mailara helduko zaretelarik, ezkerrean, behin-behineko erakusketa gela bat aurkituko duzue.