1880 - 1883
Alexandre Guillaume Léopold de Folin Markesa, pasioz betea eta limurtzailea, zientzia jarduera kartsu batean abiatzen da eta frantses aginteak “Travailleur” lehen kanpaina zientifikoa plantan jartzea konbentzitzera lortu du Gaskoiniako golkoko gune sakonenak arakatzeko.
Folin Markesak aldarrikatzen du “leku guzietako jendea hurbilaraziko duen zentro bilakatuko den ikerketa gune bat” sortu behar dela Miarritzen. Ideia honetatik abiatuz da Miarritzeko Akuarioa sortu, eta hau, ozeanoen mundu harrigarriaz suhartzen zen publiko bati ozeanografia aipatzen zitzaion frantses lehen egituretako bat izan zen.
1923
Markesa irudikorrak bere asmoa agertu bazuen ere, gerla ondoko garaia arte igurikatu behar izan da herriko etxeak institutu edo museo ozeanografiko baten sortzea aurreikusi aitzin.
Orduan Baionako Itsas Inskripzioaren kudeatzailea zen André Giret-ek hiriko saltegien eraikuntzan ezartzea proposatzen du, Atalaia zabalguneko labarrei eratxikia zaien Ama Birjinaren Arrokatik hurbil.
1930
Herriko etxeak baimena ematen du, arkitekto lehiaketa abian jartzen da eta Hiriart, Lafaye eta Lacoureyre arkitektoek dute irabazten.
Obrak ongi aitzinatzen dira.
1933
Miarritzeko Akuarioa aterbetzen duen Art Déco eraikinaren ateak publikoari 1933ko agorrilaren 10ean irekitzen zaizkio. Akuarioa orduan eraikin oso modernoa da arkitektura, apainketa eta antolaketa mailan.
Paul Arné-ren zuzendaritzapean, kolekzioak berehala aberasten dira.
1935
Estrenaldi ofiziala, irekia izan baino 2 urte berantago ospatua izan da, 1935eko uztailaren 7an.
Sortu denetik, Miarritzeko Akuarioa, Gaskoiniako golkoa hunkitzen duenari zaio gehienik eskainia.
Haren xede nagusia itsasoaren alde guziak erakustea da : itsasoko zolak, itsasoaren zeregina kontinenteen moldakuntzan, uren populatzea, lurraren gainazalaren %71 estaltzen duten eremuen arakatze eta ustiaketa.
1952
Lehen eraikuntzak gorpuzten ziren akuarioaren gainean. CERS (Ikerketa eta Azterketa Zientifiko Zentroa) aterbetuko dute.
1966
Zetazeoen gela estrenatua da.
Orduan ondokoak ikus daitezke bertan, mesoplono bat edo moko-bale baten moldekatzea, ezpalarta edo bale hiltzaile bat eta haien hezurdurak, izurde eta mazopen hezurdura eta moldekatzeak, 2 m baino gehiago neurriko narbal hortz bat, bi harpoi plegatuak eta XVIII. mendeko nabigazio tresnez, lurrun-ontzi batetik datorren bujia linterna batez, proportzio konpasa batez, sestantez eta oktantez... beteriko erakusleihoak.
1973
Delord gela estrenatua da (aldakuntzak ekarriak izanen zaizkio 1992an).
Gela hau, gure itsas ondareko elementu batzuk gaur egun aurki daitezkeen guneetako bat da, itsasontzi bat xumeki oroitarazten duen dekoratu batean. Itsastar gauzakiak aurki ditzakezue bertan (oktanteak, sestanteak...), maketak eta arte obrak.
1992
Berriztatze garrantzitsu bati esker, Miarritzeko Akuarioa hornikuntza akuariologiko eta museografiko modernoez dohatuak izan dira, barne eta kanpoko arkitektura berezitasuna atxikiz.
Marrazoen leizea eraikitzen da.
2008
Miarritze hiriak Akuarioaren handitzea eta Ozeanoa Hiriaren eraikuntza barne hartzen dituen Biarritz Océan egitasmoa abian jartzen du.
Obrak hasten dira.
2011
Miarritzeko Akuarioaren hedatzeak ateak irekitzen ditu bisitariei ibilbide sakonago bat eskainiz : Gulf Stream, Karibetako itsasoa, Indo-Pazifikoa zonaldean... gaindi ibiltzeko.
Eszenografia aldatua, azalera bikoiztua (3 500 m2-tik 7 000 m2-ra), akuario gehiago, Frantziako arro handienetako bat (1 500 m3), luzerako karibetako itsas aintziran...