Itsas txakurren apairuaren inguruko animazioa egunero 10:30etan eta 17:00etan.
Ttipiak eta handiak zoratzen dituen momentu liluragarria !
Interludioa zuen ibilaldian, terraza panoramikoa eta haren itsas txakurren arroa, Gaskoniako golkoko ur azpiko biziari eskaini ibilaldiaren bukaera markatzen dute.
Karibeetako esparruan sartu aitzin, zatozte kopuru handian itsas txakurren apairuaren inguruko animazioa ikustera. Gure itsas txakurren apetitu jangilea zinezko ikuskizuna da : 4 kg berdel irensten du gure bizilagun bakoitzak.
Gainera, gure langileek egunero abere maitagarri hauei buruzko informazioak eskaintzen dituzte. Ba ote zenekiten 15 eta 20 minutu arte egon daitezkeela apnean ?
Apairu tenoreetatik kanpo, itsas txakurrak haien siesta denboran (eta batzutan haur eta haur handien irriak eragiten dituzten zurrungekin), jostatzen direlarik, igerika ari edo sinpleki eguzkitan egoten direnean ikus ditzakezue.
Abentura harrigarria !